HAUSNARKETARAKO GUNEA

PENSAR.jpg

2011-2012 ikasturteko 3. hiruhilabetean sartu nintzen DBH-ko 2. mailako klase honetan. Zuriñe Ziarsolo-k irakasleak 2. hiruhilabetean dei egin zidan ikasgela honetan zeozer berriztatzailea egin nahi zuen eta. Gaitasunak bere 19 ikasleekin hobeto nahi zuen eta gaitasun digitalean gehiago sakondu nahi zuen, 2012-2013 ikasturtean DBH-ko 2. talde guztiekin lan egiteko.

Ikasturteko talde honetako erdia-k lan gutxi egiten zuen betiko metodologiarekin.

2010-2011 ikasturtean Ayalde ikastxean lan egin zen "Un billete de ida y vuelta" lan-proiektua.

Bilboko Ave María ikastetxeko Marta, Igor eta Julián irakasleek proiektua euskerara itzuli zutenez itzulpen hau erabili genuen "Joan eta etorriko bidaia" lan-proiektua sortzeko.

Aipatzekoa da, Ayalde ikastean DBH-ko 4. mailakoen neskekin lan egin nuela eta Artaza-Romo ikastetxean DBH-ko 2. mailakoekin. Lan-proiektua hau malgutasun haundia eta osos errez molda daiteke maila desberdinetan.

Ikasleak hiru taldetan banatu ziren bakoitzak garai historiko bat ikerketzeko


- Kolon: amets baten bila

- Gorrotoa, odola eta malkoak. Heriotzatik ihesi

- Pobreziatik ihesi: Espainiako bidaia txartela


Ikasleek wiki baten bitartez egindako on-line koadernoak izan zituzten



IKASLEEK PROIEKTUAN SORTUTAKO EKOIZPENAK

1. ataza diapositiben aurkezpen bat egitea gero ikaskideei ahoz azaltzeko izan zen. Taldeka egin zen. Lehenengo ikerketa hau egiteko galdetegia bat zegoen eta galderak taldekokideen artean banatu ziren. Informazioa jasotzeko Interneteko helbideak zeuzkaten eta txantiloak informazioa haiek aukeratutako informazioa gordetzeko. Gainera, irudiak eta bideoak bilatu behar zituzten.

Ahozko azalpena bideokamara batekin grabatu zen ikasleek beren buruak ikusteko. Bi taldeek bere aurkezpena ikusi ondoren, berriro egitea eskatu zuten.

Talde bakoitzak sortutako materiala Ezaguera-kutxa batean sartu zuten. Gero, honen bitartez, ikasleek edukin minimoak ikasi zituzten eta froga bat egin behar izan zuten.

Egun gutxi geratzen zirenez, pentsatu nuen 2. ataza beste era batean egitea froga moduan.

Lan-proiektuaren 2. eta 3. atazan planteatzen diren ekoizpen artean aukeratu behar zuten. Ganera banan banan binaka, hirunaka egin ahal zen.

Nobedade bezala haiek ataza aukeratu ondoren lan-proiektuan agertzen ziren jarduerak segitzen, proposatzen ziren ereduak eta orientabideak ikusten, tutorialak irakutzen haien kabuz egin behar izan zuten denbora labur batean.

Honela batzuek arte-lanak egin zituzten, beste batzuek indigena baten egunerokoa, XXI.mendeko arazoetan oinarrituta istorio digitalak, ...

Esan behar da ondo egin zutela



positicvo.jpg

LAN-PROIEKTUAREN ALDE POSITIBOAK

  • Klaseko giroa ona izan zen

  • Ikasleak haien ikaskuntza-prozesuaren protagonistak izan dira

  • Hizkuntz komunikazioarako gaitasuna garatu zen. Ikasleek entzuten, irakurtzen, idazten eta hitz egiten egon dira. Beste gaitasunak ere landu dira

  • Nahiz eta ez eskatu haien arteko laguntza inportantea izan da

  • Une honen arte lan egin ez zuten ikasleak motibatu ziren eta hasi ziren lanean

  • Ikasleen beste adimenak azalera atera ziren: talde batean lan egiteko liderrak, idazleak, artistak, olerkariak, ikertzaileak, ...

  • Une desberdinetan haien ikas-prozesua kontrolatu zuten

  • Norbanako eta haien arteko ebaluazioa egin zituzten

  • Ahozko azalpena, adiskideen aurrean egin baino lehen, haien kabuz saioak egiten zituzten



watch_wings_ema-300x248.jpgEZ DUGU DENBORARIK IZAN

  • Euskerari begira Zuriñe irakasleak txarto idatzita edo esanda zeuden egiturak ezin ditu zuzendu